210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentzia ematea. Garaje eta trasteleku mankomunatuak (2. fasea), 24 etxebizitzako eraikin batean

Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:

Espediente zenbakia: 15/2025/AACC.

Sustatzailea: Diversaespazio Inmobiliario SL.

Jarduera: garaje eta trasteleku mankomunatuen jarduera ezartzea (2. fasea) 24 etxebizitzako eraikin batean.

Tokia: Albea kalea 25, sotoa –sarbidea: Capuchinas pasealekuetik–, 26-AP (5. poligonoa, 1834. lurzatia, 1897. lurzatia izatera pasatuko da).

Lizentzia eman den eguna: 2025-10-03.

Tuteran, 2025eko urriaren 3an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2513111