2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Tatuajeen estudioa eta estetika zentroa
Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Espediente zenbakia: 20/2025/AACC.
Sustatzailea: Morales Guaman, Carlos Bryan.
Jarduera: tatuaje estudioaren eta estetika zentroaren jarduera ezartzea.
Tokia: Andrés de Sola kalea 1, behea eta solairuartea, Zaragoza etorbideko 45etik sarbidea duena (2. poligonoa, 170. lurzatia, 1. azpieremua, 2. eta 1. unitateak).
Tuteran, 2025eko urriaren 2an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2513104