210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDIAS

Ondasun higiezinen gaineko zergaren tasa 2026rako

Saldiasko Udalak, 2025eko urriaren 3an egindako ohiko osoko bilkuran, bertzeak bertze, erabaki hauek hartu zituen, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea):

ERABAKIAK:

1.–2026. urterako %0,25eko karga-tasa ezartzea hiri-kontribuzioa eta landa-kontribuzioa ordainarazteko, bat etorriz balorazio-ponentziaren berrikuspenaren balioekin. Balorazio-ponentzia hori onetsi zen Nafarroako Foru Ogasunaren Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 21eko 37/2021 Ebazpenaren bidez.

2.–Hartutako erabakia jendaurrean edukitzea 30 egunean, aurretik argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan, espedientea aztertu dezaten bizilagunek eta bidezko interesa dutenek.

3.–Ez badago inoren erreklamazio, kexa nahiz oharrik, aipatutako zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko puntuan adierazitako epea iragan ondoan. Kasu horretan, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Saldiasen, 2025eko urriaren 8an.–Alkatea, Iñigo Zubeldia Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L2513108