210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

10D/2025 EBAZPENA, urriaren 8koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena Agrupación Empresarial Minera Navarra (AEMINA) izeneko enpresa elkartearen desegitea gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000253; lehengo gordailu zenbakia: NA/417).

Onartu da aipatu elkarte horren desegitea gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Javier Fermín Cemillan jaunak egin zuen, 31/2025/000141 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Agrupación Empresarial Minera Navarraren (AEMINA) batzar orokor berezia 2025eko apirilaren 23an egin zen, eta bertan hartu zen elkartea desegiteko erabakia. Horrenbestez, nortasun juridikoa galtzen du.

2025eko abuztuaren 31n eginiko ziurtagiria Javier Fermín Cemillan jaunak sinatu zuen, idazkaria den aldetik, eta Susana Bieberach Dileman lehendakari andrearen oniritziarekin.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2025eko urriaren 8an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2513168