2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea
Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da 2025eko abenduaren 4an bukatuko dela ekonomia-jardueren gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea.
Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, borondatezko epearen azken egunean, hots, 2025eko abenduaren 4an.
Helbideratu gabeko ordainagiriak udal bulegoetan ordaindu beharko dira, txartel bidez, edo Ribaforadako edozein banku sukurtsaletan (Caixa, Caja Rural eta Banco Santander).
Borondatez ordaintzeko epea iraganik, ordaindu gabeko zenbatekoak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta epe exekutiboko errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere eta, halakorik bada, sortzen diren kostuak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
Ribaforadan, 2025eko urriaren 7an.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2513081