210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2026ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2025eko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026. urtean aplikatu beharreko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Aurrekontua jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Azkoienen, 2025eko urriaren 7an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2513067