2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Edukiera handitzea, unibertsitate-jaialdietarako
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru-dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru-lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Armada etorbideko 2 zenbakian, 5. solairuan.
Espedientea: 2025-2266.
Titularra: Estructuras e Innovaciones Técnicas Avanzadas Zero SL.
Jarduera: edukiera handitzea, Amaya kirol klubeko patinodromoan egiten diren unibertsitate-jaialdietarako.
Tokia: Belosobeiti kalea, z.g., Iruñea.
Iruñean, 2025eko urriaren 2an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2513013