2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Jarduera-lizentzia ematea. Eraikinetan instalazioak muntatzen eta mantentze-lanak egiten dituzten enpresen materialak eta lanabesak biltegiratzea
Bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduan (26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
Lizentzia eman den eguna: 2025eko urriaren 7a.
Sustatzaileak: Instalación y Mantenimientos Davalillo SL eta IMD Instalaciones Industriales SL.
Jarduera: eraikinenetan instalazioak muntatzen eta mantentze-lanak egiten dituzten enpresen materialak eta lanabesak biltegiratzea.
Tokia: Orkoiengo Comarca I industrialdea, G kalea, D21-Bis (1. poligonoko 857. lurzatia).
Orkoienen, 2025eko urriaren 7an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2513078