2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Aldaketa, honako honetan: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko. Behin betiko onespena
Orkoiengo Udalak, 2025eko uztailaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen honako hau:
1. Aipatu ordenantzako (Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko Orkoienen) 8., 9., 10., 12. eta 13. epigrafeen aplikazioa eteteko erabakia bertan behera uztea. Etete hori Orkoiengo Udalak erabaki zuen, 2004ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, eta 2005eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n.
2. VIII. epigrafea ("Lanpostuak betetzeko deialdien tramitazioa") aldatzea, ordenantza honen barnean: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko Orkoienen.
Espedientea jendaurrean egon da, iragarkia 2025eko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abuztuaren 17an, baita udal honetako iragarki-taulan ere. Arauzko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez gero, behin betiko onetsitzat jo da.
Ondotik, testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betez.
ORDENANTZA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGITEKO ETA IZAPIDETZEKO ORKOIENEN
VIII. epigrafea.–Lanpostuak betetzeko deialdien tramitazioa.
Deialdi batean parte hartzeko eskabide bakoitzagatik pertsona bakoitzak ordaindu beharreko kuota bete beharreko lanpostuaren mailaren eta deialdi motaren arabera zehaztuko da, honako eskala honekin bat:
MAILA | KARRERA FUNTZIONARIO EDO LAN-KONTRATUDUN FINKO IZATEKO DEIALDIAK | ALDI BATERAKO KONTRATAZIOETARAKO (LAN-ARAUBIDEA EDO ADMINISTRAZIO-ARAUBIDEA) DEIALDIAK |
A | 25,00 euro | 12,50 euro |
B | 22,40 euro | 11,20 euro |
C | 15,30 euro | 7,65 euro |
D | 10,20 euro | 5,10 euro |
Ordaintzetik salbuetsita egonen dira deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez, langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.
Ez dira salbuetsiko deialdia argitaratzen den egunean enplegua hobetzeko aukeran izena emanda daudenak.
Orkoienen, 2025eko urriaren 2an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2512927