210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, 0-3 urte bitartekoen Ostadar haur eskola arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2025eko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Orkoiengo 0-3 bitartekoen Ostadar haur eskola arautzen duen udal ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egon da, iragarkia 2025eko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abuztuaren 17an, baita udal honetako iragarki-taulan ere. Arauzko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez gero, behin betiko onetsitzat jo da.

Ondotik, testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betez.

ORDENANTZA, ORKOIENGO OSTADAR 0-3 URTE BITARTEKOEN HAUR ESKOLA ARAUTZEN DUENA

Eranskina

2.–Tarifak:

Tarifa ezarriko da, jarraikiz tarifak arautzeko argitaratzen den araudiari, hots, familien tarifak arautzeko Nafarroako Gobernuko dagokion departamentuak argitaratzen duen araudiari, zeina Udalak onetsi beharko baitu.

"Orkoiengo Udalaren titulartasuneko haur eskoletako jantoki-zerbitzuaren kasuan, honako tasa hauek ezartzen dira:

a) Familia arruntak:

PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK

TASA

(euroak)

Zenbateko honetatik

Honetara

>15.000

95

12.400,01

15.000

95

10.700,01

12.400

95

9.300,01

10.700

95

7.980,01

9.300

84

6.650,01

7.980

84

5.500,01

6.650

66

4.500,01

5.500

58

3.350,01

4.500

56

<3.350,01

52

a) Guraso bakarreko familiak:

PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK

TASA

(euroak)

Zenbateko honetatik

Honetara

>15.000

84

12.400,01

15.000

84

10.700,01

12.400

84

9.300,01

10.700

84

7.980,01

9.300

66

6.650,01

7.980

66

5.500,01

6.650

52

4.500,01

5.500

42

3.350,01

4.500

32

<3.350,01

25

"Familia-unitatearen eta guraso bakarreko unitatearen kontzeptua Nafarroako Gobernuaren indarreko araudian ezarritakoaren arabera definitzen da (araudi horren bidez arautzen dira tarifak, familiei aplikatu behar zaizkienak, hau da, honako hauei: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzaturiko udal-titulartasuneko lehen zikloko ikastetxeetako familiei)."

Orkoienen, 2025eko urriaren 2an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2512926