2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Xehetasun-azterketa, Udal Plan Orokorreko R-6 unitatean. Behin betiko onespena
Monteagudoko Udalak, Alkatetzaren 2025eko ekainaren 10eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa Monteagudoko Udal Plan Orokorreko R-6 unitatean, Proyectos Urbanos de Tudelak (Tuterako hiri-proiektuak) sustatuta.
Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa hori, oso bilkurak 2025eko irailaren 15ean hartutako erabaki baten bidez.
Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Monteagudon, 2025eko irailaren 16an.–Alkatea, María Luisa Jiménez Tarazona.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2513064