1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
9D/2025 EBAZPENA, irailaren 24koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena Nafarroako Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkartea izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000137).
2025eko ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena Nafarroako Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkartea izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000137; lehengo gordailu zenbakia: NA/132).
Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.
Gordailutzeko eskaera Iker Ekisoain Baztan jaunak egin zuen, 31/2025/000128 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.
Akatsak atzeman zirenez aurkeztutako dokumentazioan, horiek zuzentzeko eskatu zen 2025eko irailaren 1ean, eta 2025eko irailaren 17an zuzendu ziren.
Nafarroako Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkarteak, 2025eko apirilaren 29ko batzar orokorrean, aho batez erabaki zuen elkarteko estatutuak aldatzea.
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jakitera ematea ere, aldaketaren berri emateko.
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Iruñean, 2025eko irailaren 24an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
Iragarkiaren kodea: F2513089