210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Lokal pribatua, aisialdirako eta trasteleku gisa erabiltzeko

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Sergio Aranguren Górriz.

Jarduera: lokal pribatua, aisialdirako eta trasteleku gisa erabiltzeko.

Tokia: Geltokia 29, behea - katastroko 5. poligonoko 1489. lurzatia.

Mendabian, 2025eko urriaren 6an.–Alkatea, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2513048