2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Aurrekontu Partizipatiboei buruzko Erregelamendua. Hasierako onespena
Leringo Udalak, 2025eko urriaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Aurrekontu Partizipatiboei buruzko Erregelamendua.
Erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkeztu. Halakorik izan ezean, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Lerinen, 2025eko urriaren 7an.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.
Iragarkiaren kodea: L2513076