210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Jarduera-lizentzia ematea. Aldaketa. Oilo erruleen ustiategia jartzea, zerri gizendegiaren ordez

Imozko Udalak, 2025eko urriaren 3an egin bilkuran, jarduera-lizentziaren aldaketa hau onetsi zuen, oinarri harturik 26/2022 Foru Dekretuaren 58. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua):

Sustatzailea: Miren Karmele Eskobar Oyaregui eta Nahikari Escorza Eskobar SC.

Jarduera: oilo erruleen ustiategia jartzea, zerri gizendegiaren ordez.

Tokia: Goldarazko 10. poligonoko 3005. lurzatia.

Imotzen, 2025eko urriaren 6an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2513039