210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGIKO KONTZEJUA

Ordenantza fiskaletako tarifak 2025erako. Behin betiko onespena

Eugiko Kontzejuko batzarrak, 2025eko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantzen 2025erako tarifak. Erabakia 2025eko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean.

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik jarri gabe, tarifak behin betiko onesten dira, eta jarraian argitaratzen da haien behin betiko testua.

Eugin, 2025eko urriaren 7an.–Kontzejuko burua, Eduardo Rodriguez García.

2025EKO TARIFAK

ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea.–Lurzoruaren erabilera eta aprobetxamendu bereziak:

I.1. Mahaiak, aulkiak eta beladoreak:

–22,02 euro metro koadroko, urtean, aprobetxamendua urte osoan egiten bada. (Erabilera hilabeteka egiten bada, dagokion partea ordainduko da).

–0,52 euro/metro koadroa egunean, aprobetxamendua urtean 30 egun baino gutxiagotan egiten bada

I.2. Merkatu eta azoka txikiak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

–Elikagai, arropa eta oinetakoak saltzea: 0,52 euro eguneko.

–Eskulanak, liburuak, numismatika eta kulturakoak diren beste gauza batzuk saltzea: 0,52 euro eguneko.

I.3. Banketxeetako jarduerak: eremu publikora jotzen duen fatxadan paratzen diren kutxazainak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 1,09 euro eguneko.

I.4. Kioskoak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 0,52 euro eguneko.

Herriko zaindariaren jaietan: 3,31 euro metro karratu edo zatikiko, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.

I.5. Taberna-ibilgailuak: 0,52 euro egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko.

Herriko zaindariaren jaietan: 3,31 euro metro karratu edo zatikiko, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.

I.6. Edukiontziak, material bilketa, obretako etxolak eta gisako gainerako elementuak.

–Edukiontzi eta egun bakoitzeko: 0,35 euro.

–Obretako etxola eta egun bakoitzeko: 0,35 euro.

–Material bilketagatik m²/eguna: 0,22 euro.

–Gisako gainerako elementuengatik m²/eguna: 0,22 euro.

I.7. Salmentetarako etxolak, jostetarako eta ikuskizunetarako instalazioak: metro karratu edo zatikiko, 0,52 euro egunean.

Herriko zaindariaren jaietan, 3,31 euro metro karratu edo zatikiko, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.

I.8. Publizitaterako erabilera:

–Hesiak eta zutoinbakarrak, metro koadroa egunean: 0,54 euro.

–Banderatxoak, metro koadroa egunean: 1,09 euro.

–Iragarki kartelak, metro koadroa egunean: 49,57 euro.

–Eraikin publikoetako fatxadetan kartelak eta bestelakoak paratzeagatik: 49,57 euro metro koadroko, urtean.

I.9. Aldamioak: 0,19 euro egunean, zutoin edo beso bakoitzeko.

I.10. Garabiak: okupazio bakoitzeko, 198,62 euroko kuota sorraraziko da. Okupazioa sei hilabete baino luzeagokoa bada, 99,31 euroko beste kuota bat sorraraziko da, hurrengo seihilekoaren lehengo egunean.

I.11. Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean (dena den tsas ordaintzeak ez du esan nahi baimena dagoenik). Egun edo zati bakoitzeko: 0,52 euro.

I.12. Nolanahiko gaiak saltzeko makina automatikoak: 0,52 euro, metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean.

Herriko zaindariaren jaietan: 3,31 euro/ metro karratu edo zatikia, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.

I.13.1. Jarduera ekonomikoetarako bestelako erabilera edo aprobetxamendua, metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko: 1,09 euro eguneko.

1.13.2. Jarduera ez ekonomikoetako bestelako erabilera edo aprobetxamendua, hesiak eta jarduera ekonomikoa ez den edozein okupazio, hamar metro karratuko azalera bakoitzeko: 0,23 euro eguneko.

II. epigrafea.–Lurgainaren erabilera eta aprobetxamendu bereziak

Lurgainean egiten diren aprobetxamenduetan aplikatu beharreko tarifak izanen dira "Jarduera ekonomikoez bestelako erabilera edo aprobetxamenduak" izeneko I.13.1. epigrafean ezarritakoen %50.

III. epigrafea.–Lurpearen erabilera eta aprobetxamendu bereziak:

III.1. Instalatutako biltontzi bakoitzeko, urtean: 49,57 euro.

III.2. Gutxieneko kuota, gas-hornidurako sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik:

–Metro lineala, urtean: 5,50 euro.

ORDENANTZA FISKALA, EUGIKO HERRIKO BIDEEN ETA BASOKO PISTEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA

Hona hemen tasaren zenbatekoa: 2,70 euro tona bakoitzeko, zura nahiz eraikuntzako materialak, makina handiak, ondasunak eta tresneria garraiatzen direnean.

ORDENANTZA, KONTZEJUKO HERRI-LURRETAKO LURZORUA, LURPEA ETA LURGAINA OKUPATZEA ARAUTZEN DUENA

Tasaren zenbatekoa zehaztuko da instalazioak okupatutako metro linealen arabera, eta horretarako tarifa hauek aplikatuko dira:

–Herri-lurra okupatzea ura edo gasa eramateko hodiekin. Metro lineal bakoitzeko: 15,00 euro urtean.

–Herri-lurra okupatzea edozein motatako hodiekin, zabalera 50 cm baino gehiago izanik, zabalera hori gainditzen duten 50 cm-ko edo horren zati bakoitzeko eta metro lineal bakoitzeko, urtean: 5,80 euro.

–Lurzorua, lurpea edo lurgaina edozein motatako kableen bidez okupatzea, metro lineal bakoitzeko, urtean: 15,00 euro.

–Herri-lurra okupatzea zutoin, transformazio zentro, etxola edo erregistroekin, metro karratu bakoitzeko: 10,00 euro urtean.

–Herri-lurra okupatzea edozein motatako gaiak bildu edo biltegiratzeko, metro karratu bakoitzeko, urtean: 10 euro.

Horretaz gainera, herril-lurretako lurzorua, lurpea eta lurgaina edozein motatako instalazioen bidez aprobetxatzeko lizentzia edo baimena hartzeagatik interesdunak 50,00 euroko tasa ordaindu beharko du.

ORDENANTZA, EUGIKO HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA

–Laborantzako herri-lurretako baratzeetako lurzatien kanona: 0,27 euro/m².

–Laborantzako herri-lurretan baratzeetarako ez diren lurzatien kanona: 0,10 euro/m².

–Larretako lurzatien kanona:

  • Ardi edo ahuntz bakoitzeko: 1,29 euro.

Gizarte Segurantzaren sisteman inskribaturik badaude nekazaritzako besteren konturako langile gisa: 0,65 euro.

  • Behi edo zaldi bakoitzeko: 13,00 euro.

Inskribaturik badaude nekazaritzako beren konturako langile gisa: 6,50 euro.

  • Europar Batasunaren Nekazaritza Politikarako ziurtaturiko hektarea bakoitzeko: 3,26 euro.

Nagusiki nekazari direnak: 0,00 euro.

–Epaitzen kanona: 3,24 euro/tona.

–Botata dagoen egurraren herritarrendako aprobetxamendua: 6,00 euro/tona.

–Etxebizitzaren inguruko lurraren kanona: 0,27 euro/m².

–Industriarako lurra okupatzeko kanona: 0,32 euro/m².

–Iturbegietatik ura hartzeko kanona: 0,10 euro/m³.

IROSO GIZARTE ETXEA ERABILTZEKO ERREGELAMENDUA

–Bizilagunek gelak erabiltzea, xede sozialarekin: doan.

–Bizilagunek gelak erabiltzea, erabilera pribaturako: 10,00 euro orduko.

–Bizilagunak ez direnek gelak erabiltzea, xede sozialarekin: 10,00 euro orduko.

–Entitate publikoek gelak erabiltzea doako jardueretarako: doan.

–Entitate publikoek gelak erabiltzea xede ekonomikoko jarduerak egiteko: 10,00 euro orduko.

–Enpresek gelak erabiltzea, jarduera pribatuetarako: 15,00 euro orduko.

–Gelak erabiltzea "coworking" delakoa egiteko: 15,00 euro orduko.

–Inprimagailua erabiltzea:

• 0,10 euro/kopia zuri-beltzean.

• 0,15 euro/kolorezko kopia.

ORDENANTZA, EUGIKO LARRAIN-TOKI PILOTALEKUAREN ERABILERA ARAUTZEN DUENA

–Pilotalekua argirik gabe erabiltzea: 15,00 euro, ordu eta erdia.

–Pilotalekua argiarekin erabiltzea: 18,00 euro, ordu eta erdia. Prezioaren barrenean hartzen da aldagelak eta kantxa ondoko dutxak erabiltzeko eskubidea.

–Eugiko bizilagunak erabiltzeko tasa ordaintzetik salbuetsita daude, baina argia erabiltzeko tasa ordaindu beharko dute: 3,00 euro, ordu eta erdia.

–Pilotalekua Kontzejuak baimentzen dituen erabilerez beste batzuetarako tasa hauxe izanen da:

  • Pilotalekuaren erabilera orokorra: 15,00 euro orduko.
  • Erabilera, banakakoa: 2,00 euro, ordu eta lagun bakoitzeko.
  • Taldeek gaua bertan egitea: 5,00 euro pertsonako, aldagelak eta dutxak erabiltzeko eskubidearekin.

HILERRIAREN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

–Ehorzketak: 150,00 euro.

–Desobiratzeak: 150,00 euro.

–Berriro ehorztea: 75,00 euro.

–Nitxoen kontzesioa, 20 urterako: 150,00 euro.

–Horma-hilobien kontzesioa, 20 urterako luzapena: 150,00 euro.

–Kolunbarioaren kontzesioa, 30 urterako: 150,00 euro.

–Kolunbarioen kontzesioa, 30 urterako luzapena: 150 euro.

Nitxoen edo kolunbarioen kontzesio berriak, hilobian beste gorpuzki batzuk edo errautsen kutxak daudenean: aipatutako tarifak aplikatuko dira, baina %10 murriztuta, aurreko kontzesioa edo haren luzapena bukatzeko falta den urte bakoitzeko.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EMAN ETA TRAMITATZEKO TASAK

–Ziurtagiriak: 0,60 euro folio bakoitzeko.

–Interesdunak emandako agirien fotokopiak:

  • 0,10 euro/kopia zuri-beltzean (A4).
  • 0,15 euro/kolorezko kopia (A4).
  • 0,20 euro/kopia zuri-beltzean (A3).
  • 0,25 euro/kolorezko kopia (A3).

–Kontzejuaren artxiboan dauden agirien fotokopiak:

  • 0,60 euro/kopia zuri-beltzean (A4).
  • 0,65 euro/kolorezko kopia (A4).
  • 0,70 euro/kopia zuri-beltzean (A3).
  • 0,75 euro/kolorezko kopia (A3).

EUGIKO ERREGE ARMA-OLAREN AURRIAK IKUSTEKO TALDEENDAKO HITZARTUTAKO BISITA GIDATUAK

Eugiko Errege Arma Olaren aurriak ikusteko taldeentzako hitzartutako bisita gidatuak aldez aurretik eskatu behar dira, eta 3 euro ordaindu beharko dira lagun bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: L2513080