2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
Udalaren lokalen erabilera eta lagapena arautzen dituen ordenantza eta Udalaren lokalak erabiltzeko eta lagatzeko tarifak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena
Donamariako Udalak, 2025eko urriaren 8an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Udalaren lokalen erabilera eta lagapena arautzen dituen ordenantza eta Udalaren lokalak erabiltzeko eta lagatzeko tarifak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, eta haien testuak osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Donamarian, 2025eko urriaren 8an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.
Iragarkiaren kodea: L2513139