210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

354/2025 EBAZPENA, urriaren 13koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez "Ibilgailuak txatar bihurtzeko laguntzak, pertsona fisikoei zuzenduak" deritzon dirulaguntzaren deialdiko gastu baimendua goititzen eta deialdiaren oinarri arautzaileak aldatzen baitira.

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 172E/2025 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza honen deialdia onetsi zen: "Ibilgailuak txatar bihurtzeko laguntzak, pertsona fisikoei zuzenduak".

Ebazpen horretan aurrekontu-kreditu hauek baimendu ziren:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA (eurotan)

820001-82500-7809-425202: Ibilgailuak txatar bihurtzeko laguntzen deialdia

2025

300.000

Ebazpen horretan 300.000 euroko gastua baimendu zen, 820001-82500-7809-425202 partidaren kontura (Ibilgailuak txatar bihurtzeko laguntzen deialdia 2025eko ekitaldirako). Halaber, gehienez ere 1.000.000 euroko kopuru gehigarria finkatu zen, zeinak ez baitzuen beste deialdi bat beharko dirulaguntzetan erabiltzeko. Gehigarri hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera arautuko da. Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan ezarritako inguruabarren bat gertatzeagatik.

Badago eskuragarri 400.000 euroko kreditu bat, kreditu gehigarria baimendu ahal izateko.

Lege bereko 31.3 b) artikuluan ezarritako baldintza bete eta beteko da, hau da, kreditu gehigarriaren onespena eta argitalpena egin beharko direla laguntza-eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

Bestalde, deialdiaren oinarri arautzaileetan ezarritakoaren arabera, jarduketa diruz lagungarriak gauzatzeko eta eskabideak aurkezteko azten eguna honako hau izanen da: 2025eko urriaren 31. Aitzitik, baimendutako gastuaren goititzea gauza dadin errazteko, 2025eko azaroaren 17ra arte zabalduko da epea, bi gauzetarako.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Gastu gehigarri honen baimena onestea, "Ibilgailuak txatar bihurtzeko laguntzak, pertsona fisikoei zuzenduak" deritzen dirulaguntzen deialdiko konpromisoei erantzuteko:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA (eurotan)

820001-82500-7809-425202: Ibilgailuak txatar bihurtzeko laguntzen deialdia

2025

400.000

2. Deialdiaren 3. oinarriko 2. apartatua aldatzea. Hala, modu honetan geratuko da idatzita:

2.–Jarduketa diruz lagungarriak gauzatzeko epea 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 17ra artekoa izanen da.

3. Deialdiaren 4. oinarriko 1. apartatua aldatzea. Hala, modu honetan geratuko da idatzita:

1.–Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean, eta 2025eko azaroaren 17an bukatuko da, egun hori barne.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, hori guztia Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egiten ahal dela ukatu gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako modu eta epeetan.

Iruñean, 2025eko urriaren 13an.–Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.

Iragarkiaren kodea: F2513280