210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Hau-eskolan jantoki zerbitzua emateko prezio publikoen araua. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2025eko urriaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur zendeako haur-eskolan jantoki zerbitzua emateko prezio publikoen araua.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gazolatzen, 2025eko urriaren 7an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2513077