210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduera-lizentzia ematea. Aeromodelismoaren praktika, aisialdiko kirol-jarduera gisa

Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 53.3 artikuluan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:

Lizentzia eman den eguna: 2025-10-07.

Titularra: Asociación Club Navarra de Aeromodelismo (ACNA).

Jarduera: aeromodelismoaren praktika, aisialdiko kirol-jarduera gisa.

Tokia: Lizasoaingo 8. poligonoko 34. lurzatia.

Oltza zendean, 2025eko urriaren 8an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2513132