210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Tasak, prezio publikoak eta herri-lurren kanona borondatez ordaintzeko epea. 2025eko bigarren seihilekoa

Aditzera ematen da kobratuko direla 2025eko bigarren seihilekoari dagozkion lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamenduak eta herri-lurretako aprobetxamenduen kanona, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatutakoarekin.

Zerga hori ordaintzeko borondatezko epea da: 2025eko azaroaren 4tik 2025eko abenduaren 4ra, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak 2025eko azaroaren 4an kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabanken edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko izapideak abiaraziko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Caparroson, 2025eko urriaren 8an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2513134