2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2025eko bigarren seihilekoa
Aditzera ematen da kobratuko dela 2025. urteko lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatutakoarekin.
Zerga hori ordaintzeko borondatezko epea da: 2025eko azaroaren 4tik 2025eko abenduaren 4ra, biak barne.
Helbideratutako ordainagiriak 2025eko azaroaren 4an kobratuko dira.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabanken edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko izapideak abiaraziko dira.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
Caparroson, urriaren 8an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2513133