2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Lantegia eta kafetegia ogi-salmentarekin
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Panadería Sarobe SL.
Jarduera: lantegia eta kafetegia ogi-salmentarekin.
Tokia: Eztegara pasealekua 25-behea, Bera.
Beran, 2025eko urriaren 2an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2513000