210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

1/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2025eko urriaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2025 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–).

Beintza-Labaienen, 2025eko urriaren 3an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2513006