2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARBARIN
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 3. lurzatian. Behin betiko onespena
Udalak, 2025eko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Barbaringo 2. poligonoko 3. lurzatirako xehetasun-azterketa, José Javier Azcona Munetak sustatu duena.
Aipatutako erabakia argitaratzen da, onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Barbarinen, 2025eko urriaren 8an.–Alkatea, María Carmen Puerta Extremera.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2513121