210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑÁIN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Etxebizitzei loturiko garajea

Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua onartzen duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa betez, jakinarazten zaizue iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hogei egun balioduneko epean jendaurrean jarriko dela udal-bulegoetan ondoren zehazten den espedientea, jarduerak eragiten diela uste dutenek epe horretan egoki iritzitako oharrak aurkez ditzaten.

Sustatzailea: Promociones Erro y Eugui SL.

Jarduera: etxebizitzei loturiko garajea.

Lekua: Eultza sektoreko 1.6.3 lurzatia.

Barañainen, 2025eko urriaren 7an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2513074