2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAS
Ondasun higiezinen gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da ondasun higiezinen gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea 2025eko azaroaren 5ean hasi eta abenduaren 5ean bukatuko dela.
Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Nafarroako Rural Kutxan Udalak dituen banku-kontuetara transferentzia eginez epe horretan.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2025eko azaroaren 5ean.
Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera, eta derrigorrezko diru-bilketa agentziara igorriko direla, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Arasen, 2025eko urriaren 3an.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.
Iragarkiaren kodea: L2513015