210. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3010/2025 EBAZPENA, urriaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira deialdi honen I. eranskineko gai-zerrendan atzemandako akatsak: deialdia, oposizio bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko museoetako goi mailako teknikarien bi plaza.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 22ko 2427/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko museoetako goi mailako teknikarien bi plaza. Deialdi hori 2025eko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 15ean.

Deialdiaren I. eranskineko bigarren zatiko gai-zerrendan akatsak daudela oharturik, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluari jarraikiz.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 22ko 2427/2025 Ebazpenaren I. eranskineko bigarren zatiko gai-zerrendan atzemandako akatsak. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio bidez betetzeko museoetako goi mailako teknikarien bi plaza. Akatsak honela zuzenduko dira:

Zati orokorra.

Honako hau dioen tokian: "19. gaia.–5/2010 Foru Legea, apirilaren 6koa, Irisgarritasun Unibertsalari eta Ororentzako Diseinuari buruzkoa. 31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruz".

Honela behar du: "19. gaia.–31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa".

Eta honela dioen tokian: "21. gaia.–8/2014 Foru Legea, maiatzaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituena".

Honela behar du: "21. gaia.–2/2023 Legegintzako Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, zeinaren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina".

Zati espezifikoa.

3.–Nafarroako kultur ondarea.

Honako hau dioen tokian: "20. gaia.–Artea Nafarroan 1850-1972 aldian".

Honela behar du: "20. gaia.–Artea Nafarroan 1800-1972 aldian".

Honako hau dioen tokian: "34. gaia.–Etxeko espazioa gizarte tradizionalean: etxea, etxeko apaingarriak eta lotutako babes-errituak".

Honela behar du: "34. gaia.–Etxeko espazioa Nafarroako gizarte tradizionalean: etxea, etxeko apaingarriak eta lotutako babes-errituak".

Eta honela dioen tokian: "40. gaia.–Karlismoa Espainiako 1936-1939ko gerra zibilean eta frankismoaren garaian 1976ko lehenengo hauteskunde demokratikoetara arte".

Honela behar du: "40. gaia.–Karlismoa Espainiako 1936-1939ko gerra zibilean eta frankismoaren garaian 1977ko lehenengo hauteskunde demokratikoetara arte".

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau igortzea kalifikazio epaimahaiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeaketako Zerbitzura.

Iruñean, 2025eko urriaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2513345