1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
281/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena María Jesús Arellano Ayala andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Pertsonarengan Zentratutako Arretaren eta Koordinazio Soziosanitarioaren Ataleko burua, berak eskatu baitu.
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko ñ) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari eskumena esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak izendatzeko, bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.
Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenekin,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, María Jesús Arellano Ayala andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzari atxikitako Pertsonarengan Zentratutako Arretaren eta Koordinazio Soziosanitarioaren Ataleko burua, , eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko otsailaren 6tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2025eko otsailaren 5a izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Pertsonarengan Zentratutako Arretaren eta Koordinazio Soziosanitarioaren Atalera, Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzara eta Langileria Atalera, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta haren barneko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 16an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.
Iragarkiaren kodea: F2500659