21. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia hirigune historikoan. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2024ko abenduaren 18ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Azkoiengo hirigune historikoan, eta, orobat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea onetsitako araudia. Azkoiengo Udalak sustatu du.

Hasierako onespena argitaratu zen 2024ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 8an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin, zehazki, 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2024ko abenduaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2419049