21. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa S-1 sektoreko Plan Partzialeko eta GSA-2 Sistema Orokorreko 2. lurzatirako, U.I V (Txantrea) unitatean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2024ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 12-DIC-24 (4/CU).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko irailaren 23an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, S-1 sektoreko Plan Partzialeko eta GSA-2 Sistema Orokorreko 2. lurzatirako, U.I V (Txantrea) unitatean. Jendaurreko aldia iragan da, eta ez da alegaziorik jaso. Hortaz, ikusirik Iruñerriko Mankomunitateak 2024ko urriaren 10ean emandako aldeko txostena eta espedientean dagoen dokumentazioa,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea agiri hau: S-1 sektoreko Plan Partzialeko eta GSA-2 Sistema Orokorreko 2. lurzatirako xehetasun-azterketa, U.I V (Txantrea) unitatean. Haren helburua da Txantrea Hegoaldea Plan Partzialeko 2. etxe-sailean ezartzea, funtsean, planeko gainerako etxe-sailetako baldintzak, honako alderdi hauei dagokienez: hegalkinak, atzeraemanguneak eta materialak. Horretarako, bada, aldatu beharko dira Txantrea Hegoaldea Plan Partzialeko Hirigintzako Araudiaren 19.1 artikuluan ezarritako baldintzak. Proyectos y Obras San Julián SLk sustatu du xehetasun-azterketa.

2. Erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau Altrum Arquitectura SLPri jakinaraztea, Proyectos y Obras San Julián SLren ordezkari den aldetik.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2418375