2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ELORTZIBAR
Aldaketa 7. eremuan, Dorreko eta Zuluetako industrialdea handitzeko. Behin betiko onespena
2024ko abenduaren 17ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen aldaketa egitea 7. eremuko determinazio xehatuetan (Dorreko eta Zuluetako industrialdea handitzea), jarraikiz Fermín Echeverría Oroz arkitektoak idatzitako proiektuari. Nervión CAI SAk sustatu du, eta 2024ko maiatzaren 14n onetsi zen hasiera batez.
Argitara ematen da, izan ditzan honako hauetan ezarritako ondorioak: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikulua (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez) eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 32. artikulua (Ingurumen-ebaluazioari buruzko Legea).
Noain Elortzibarren, 2024ko abenduaren 18an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2418652