21. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri-jarduketarako plan berezia Erratzuko 55. poligonoko 46. partzelan. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2024ko abenduaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, premiazko 1. akordioan erabaki zuen behin betikoz onestea Erratzuko (Baztan) 55. poligonoko 46. partzelako hiri-jarduketarako plan berezia, Argin 500 SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta onetsitako planaren testua.

Baztanen, 2024ko abenduaren 26an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2500634