2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MANCOMUNIDAD DE SERVICIOS ADMINISTRATIVOS DE IZAGA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen osagarria
Lehendakaritza honek, 2025eko urtarrilaren 17ko 4. Ebazpenaren bidez, erabaki du Eneko Lizarraga Sancho (***2537** NAN zenbakiduna) izangaiaren izendapen osagarria onartzea, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko, bera baita, hasiera batean izendaturiko bi izangaien ondotik, puntuaziorik handiena lortu duena. Lanpostua D mailakoa da, eta plantilla organikoan COD 009 kodearekin identifikatua dago. Hori guztia, bat etorriz honako hauekin: zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu betetzeko deialdiko epaimahaiak egindako proposamena (deialdia 2024ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an), eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa.
Izangai izendatuak izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza; izendapenak egun horretatik aitzina izanen du ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Elon, 2025eko urtarrilaren 17an.–Lehendakaria, María Idoya Asiáin Abínzano.
Iragarkiaren kodea: L2500672