21. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, artxibozainaren lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

2025eko urtarrilaren 20an, Tuterako Udalerako artxibozain lanpostua betetzeko deialdiko epaimahaiak honako erabakiak hartu zituen:

1.–Argitara ematea Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazio-ordenaren arabera.

2.–Alkateari proposatzea Íñigo Ramón Pérez Ochoa Tuterako Udalaren artxibozain izendatzea, bera izan baita oposizioko proba guztiak gainditu dituen izangai bakarra.

3.–Erabaki honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdiaren 9.2 oinarriak aipatzen den dokumentazioa aurkezteko Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean.

Tuteran, 2025eko urtarrilaren 20an.–Epaimahaiko burua, Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2500762