21. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Obra eta zerbitzuetako peoiaren izendapena

Alkatetzaren 2025-0033 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egin duen toki-erakundeko langile lan-kontratudun finkoa izendatzen baita E mailako obra eta zerbitzu peoiaren lanpostuan aritzeko.

Azkoiengo Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 17ko erabakiz, E mailako obra eta zerbitzuetako peoien lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Irailaren 16ko 2024/0787 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen web-orrian, behin betiko zerrenda onetsi zen.

Oposizioaldia eta merezimendu-lehiaketa amaituta, toki erakundearen web-orrian argitara eman zen puntuaziorik handiena lortu zuten izangaiak izendatzeko proposamena, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten eta deitutako plazen kopuruan lekua baitzuten.

Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igortzen dio, espediente osoarekin batera, izangaia izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Pedro José Jiménez Jiménez eta Roberto Berrio Amador lan-kontratudun finko izendatzea, toki-erakundearen zerbitzura jardun dezaten, obra eta zerbitzuetako peoiaren lanpostuan (E maila).

2. Lanpostu hutsak esleitzea:

–Izen-deiturak: Pedro José Jiménez Jiménez.

–Txanda: irekia.

–Lanpostu zenbakia: 6-07.

–Maila: E.

–Araubide juridikoa: lan-kontratuduna.

–Lanaldia: osoa.

–Izen-deiturak: Roberto Berrio Amador.

–Txanda: irekia.

–Lanpostu zenbakia: 6-08.

–Maila: E.

–Araubide juridikoa: lan-kontratuduna.

–Lanaldia: osoa.

3. Izendatutako izangaiek 2025eko urtarrilaren 27an jabetu beharko dute lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki erakundeko lan-kontratudun langile finko izateko.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2500715