1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
16E/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Nestor José Mazo Ruiz jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zeladoreen Erizaintzako II. Unitateko txanda arduraduna, berak eskatu baitu.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 22.3 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez eginen dela ataletako eta unitateetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea. Aipatu estatutuak irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.
Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, erregelamenduzko sistemaren bidez bete bitartean.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Nestor José Mazo Ruiz jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zeladoreen Erizaintzako II. Unitateko txanda arduraduna, berak eskatu baitu.
2. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean itzuli beharko du interesdunak jatorrizko lanpostura.
3. Ebazpen hau Nestor José Mazo Ruiz jaunari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2500436