2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzaile lanposturako izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko urtarrilaren 20an egindako bilkuran:
Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzaileen lanpostu hutsak sartzeko prozedura bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion, eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoak ziren. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen deialdietan puntuaziorik handiena lortu zituzten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera.
Bat etorriz epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, 2024ko azaroaren 27an Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen proposatutako izangaien izendapena egitea [JOB 27-NOV-24 (17/RH) erabakia], eta epearen zenbaketa eten zitzaion Jokin Osete Ardanaz jaunari, ezinbesteko kasua alegatu baitzuen.
Behin ezinbesteko kasua amaituta, aurkeztutako agiriak aztertu ziren eta lanpostuko zereginak betetzeko dagokion gaitasun-txostena eman zuen medikuak. Hori horrela, egokia da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Jokin Osete Ardanaz, "udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzaile" lanposturako, 1-402900-244 plaza esleituta.
2. Izendatutako izangaiak 2025eko otsailaren 10ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 20an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2500758