21. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OTSAGABIA

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenaren indargabetzea

2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, Alkateak azaroaren 30ean emandako 111/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko administrari laguntzailearen lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz ezarritakoari abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan) eta jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

2024ko 262. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27an, Alkatetzak abenduaren 13an emandako 116/2024 Ebazpenaren bidez, June Arizaleta Ardanaz izendatu zen administrari laguntzaile, Otsagabiko Udalaren zerbitzukoa, eta lanpostu huts hori adjudikatu zitzaion, lan-kontratudun finkoaren araudian eta lanaldi partzialean. Halaber, aipatu ebazpenean ezarri zen 2024ko abenduaren 31n jabetu beharko zuela lanpostuaz, 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz.

Interesdunak aipatu egunean lanpostuaz jabetu ezina justifikatzeko agiriak aurkeztu zituen, jabetzearen epearen 10 eguneko luzapena ezarriz.

Ikusirik justifikazio-agirietan ezarritako jabetza hartzeko egunetik igaro den denbora, jabetza ez hartzeko zergati edo arrazoirik alegatu edo justifikatu gabe, aplikagarri zaio deialdiaren 11.5 oinarrian xedatutakoa: "Emandako epean, eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte toki-erakundeko funtzionario izateko edo lan-kontratudun langile finko izateko. Kasu horretan, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio."

Alkatetzak urtarrilaren 16ko 2/2025 Ebazpena eman du; hona hemen:

1. June Arizaleta Ardanaz Otsagabiko Udalaren zerbitzuko administrari laguntzailearen izendapena indargabetzea, eta aipatu lanpostua hutsik deklaratzea. Hona hemen, bada, lanpostuaren ezaugarriak:

–Lanpostu zenbakia: 3.

–Maila: D.

–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.

–Lanaldia: partziala.

2. Hutsunea betetzea probak gainditu dituzten izangaien zerrendan (deialdiaren 8. eta 9. oinarriak) hurrengo postuan den izangaiarekin, hutsik geldituriko lanposturako baldintzak betetzen baditu, aipatu deialdiaren 10.4 oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz.

3. Hala badagokio, erakunde eskudunen aurrean kontratazioa gauzatzeko hasitako edo eginiko izapideak indargabetzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ebazpenaren aurka honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal dela aukeran:

1) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena edo argitalpena egin eta biharamunetik aurrera. Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.

2) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena edo argitalpena eginen denetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.

3) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpena edo argitalpena egin eta biharamunetik aurrera.

Otsagabian, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizcoz.

Iragarkiaren kodea: L2500720