21. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IGUZKITZA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari laguntzailearen izendapena

Ikusirik 2025eko urtarrilaren 14ko 2025-0009 Ebazpenaren bidez izendatutako izangaiak 2025eko urtarrilaren 14an ukoa aurkeztu diola administrari laguntzailearen lanpostuaz jabetzeari (merezimendu-lehiaketaren bidezkoa eta lanaldi osokoa).

Lanaldi osoko administrari laguntzailearen lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an. Ikusirik 2025eko urtarrilaren 15ean kalifikazio-epaimahaiak eginiko izendapen proposamena.

Kontuan izanik proposaturiko izangaiak bete duela deialdiaren 9. oinarrian aurreikusitakoa.

Deialdiko 10. oinarrian ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Rosalía Larumbe Andueza izendatzea, deialdian ezarritako administrari laguntzailearen lanpostua bete dezan (lanaldi osoz).

2. Adierazi proposaturiko izangaiari falta den dokumentazioa aurkeztu behar duela eta 2025eko urtarrilaren 29an hartu beharko duela lanpostuaren jabetza.

3. Interesdunari jakinaraztea.

4. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, deialdiaren 11.3 oinarrian ezarritakoa betez, baita Udalaren web-orrian ere.

Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

1) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iguzkitzan, 2025eko urtarrilaren 15ean.–Alkate udalburua, Miguel Ábrego Bujanda.

Iragarkiaren kodea: L2500559