1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren mendeko zerbitzuetako zuzendarien eta atalburuen aldi baterako ordezkoak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak hierarkikoki zer organoren menpe dauden, hari egokituko zaio haien ordezkoak izendatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
1. Administrazioarekiko Auzien Ataleko burua.
2. Afera Zibilen Ataleko burua.
3. Zerga Aferen Ataleko burua.
4. Afera Penalen Ataleko burua.
5. Lan arloko Aferen Ataleko burua.
6. Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua.
Bigarrena.–Gobernuaren Idazkaritzako, Erakundeekiko Harremanetako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
1. Gobernuaren Idazkaritza Ataleko burua.
2. Koordinazio eta Araugintza Ataleko burua.
3. Foru Erakundeekiko Prozeduren Kudeaketarako Ataleko burua.
Hirugarrena.–Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
1. Herritarren Arretarako Ataleko burua.
2. Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Ataleko burua.
3. Gardentasun eta Osotasun Ataleko burua.
4. Datu Irekien Ataleko burua.
Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ataleko buruaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Baliabideen Kudeaketaren eta Irisgarritasuneko Unitate Arduradunaren Ataleko buruak ordeztuko du aldi baterako.
Bosgarrena.–Baliabideen Kudeaketaren eta Irisgarritasuneko Unitate Arduradunaren Ataleko buruaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ataleko buruak ordeztuko du aldi baterako.
Seigarrena.–Datuak Babesteko ordezkariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Baliabideen Kudeaketaren eta Irisgarritasuneko Unitate Arduradunaren atalburuak ordeztuko du aldi baterako.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 9an.–Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.
Iragarkiaren kodea: F2500544