2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
Alkatetzaren eskuordetzea, SU-2 sektoreko Udal Planeko exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazioa izapidetzeko
Adiosko Udaleko alkateak, urriaren 9ko 64/2025 Ebazpenaren bidez, Iñigo Villafranca Lamberto alkateordeari eskuordetu dio zuzenbidean behar bezain zabala den eskudantzia, Adiosko SU-2 sektoreko Udal Planeko exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazioaren espedientean alkateari dagozkion jarduketa guztiak izapidetzeko.
Argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47 artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).
Adiosen, 2025eko urriaren 9an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.
Iragarkiaren kodea: L2513154