209. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

25-01456 gora jotzeko errekurtsoa, 2024ko azaroaren 18ko osoko bilkurarako eginiko deialdiaren aurka

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia baten bidez, udal honi helarazi zitzaion 25-01456 gora jotzeko errekurtsoa, Kevin Lucero Domínguesek jarria, Burlatako Udaleko alkateak 2024ko azaroaren 13an eginiko deialdiaren aurka, zeinaren bidez deitzen baitzen osoko bilkura berezia egitera 2024ko azaroaren 18an. Errekurtsoa deialdia egiteko baldintzei buruzkoa da eta, orobat, aurka egiten die osoko bilkuran harturiko erabakiei.

Babes harturik 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arauturiko erregelamenduaren II. kapitulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza bat baita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), ediktu bidez ematen da argitara.

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen aipatutako espediente administratiboan, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera, Ezkirotz kaletik). Horretarako, hamar egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2025eko urriaren 2an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2512981