209. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako ehun eta berrogeita hamazazpi plaza oposizio bidez betetzekoa. Bosgarren izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 3ko 822/2023, urriaren 2ko 3209/2023, apirilaren 17ko 1476/2024, urriaren 30eko 4120/2024 eta apirilaren 28ko 1150/2025 ebazpenen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko.

Plazak aukeratzeko azken ekitaldian, bi plaza ezin izan ziren esleitu, eta egindako azken izendapenaren ondoren, txanda irekiko hiru izangaik uko egin zioten prozedurari.

Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan egiazki aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, plaza huts hori ere beteko dela, deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan.

Azkenik, plazak aukeratzeko ordena ezartzen duen zerrendan hurrengoa den izangai batek uko egin dio prozedurari.

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea, honako pertsona hauek sartuta:

Txanda irekia:

LACUEVA ARRIAGA, JUAN MIGUEL

GARZA AINCIOA, JOSE JAVIER

AGUIRRE ZARIQUIEGUI, MARÍA

BERROCAL PEREZ, IÑIGO

CARO RAMOS, MAIDER

Deialdiaren 8.1 eta 9.2 oinarrietan ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak bide telematikoz aurkezteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxako estekaren bidez.

Iruñean, 2025eko urriaren 7an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2513098