209. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2025eko irailaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2025eko plantilla organikoan.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.

Ezkarozen, 2025eko urriaren 6an.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2513037