209. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

25-01267 gora jotzeko errekurtsoa, lan-kontratudun finkoen araubideko arkitekto tekniko bat izendatzeko proposamenaren aurka

María Carmen Sola Sorbetek 25-01267 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Alesbesko Udaleko kalifikazio-epaimahaiko idazkariak 2025eko maiatzaren 30ean egindako jakinarazpenaren aurka. Jakinarazpen horretan jasotzen zen lan-kontratudun finkoen araubideko arkitekto tekniko bat izendatzeko proposamena.

Espedientean interesa izan dezaketen guztiei aditzera ematen zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak erregelamenduaren II. kapituluari eman zion idazketaren arabera.

Alesbesen, 2025eko urriaren 10ean.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2513221