2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRIPODASKO KONTZEJUA
Akats-zuzenketa, 2025eko aurrekontuaren behin betiko onespenean
2025eko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 1ean, argitara eman zen Arripodasko Kontzejuaren 2025eko aurrekontuaren behin betiko onespenaren iragarkia, kapituluka laburtuta, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan jasotzen den bezala (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Akatsa antzeman denez gastuen partidetan azaltzen den zenbatekoan, jarraian zuzentzen da.
–Honela dioen tokian:
GASTUAK:
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 12.550,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 500,00 euro.
–Honela behar du:
GASTUAK:
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 5.440,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 7.610,00 euro.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Arripodasen, 2025eko urriaren 6an.–Kontzejuko burua, Laura Pérez Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L2513052