2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORIZKO KONTZEJUA
Kudeaketa batzordeko burutzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Honen bidez ohartarazten da ezen Juan Antonio Ibarrola Zabaltza jaunak, Olorizko Kontzejuko lehendakariak, ebazpen bat eman duela lehendakaritzaren berezko funtzioak eskuordetzeko, lehendakaritzako funtzioak gauzatzea eragozten dion baja dela-eta. Hain zuzen, Andoni Ibáñez Rubio jaunari eskuordetuko dizkio funtzio horiek, 2025eko urriaren 2tik aurrera eta lehendakariak eskudantziak berriz ere hartzen ahal dituen arte, hori egiteko data zehaztu gabe.
Argitara ematen da, bete dadin Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikulua. Nolanahi ere, aipatutako ebazpena ematen den egunetik aurrera izanen da indarrean.
Oloritzen, 2025eko urriaren 2an.–Kontzejuko burua, Juan Antonio Ibarrola Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2512987