2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Udalak, 2025eko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udaleko langileen 2025eko plantilla organikoan.
Espedientea jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, behar zen iragarkia argitaratu ondoren, 2025eko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 15ean.
Inork erreklamaziorik egin ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da plantilla organikoaren aldaketa.
Hori dela eta, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da orain.
Uharten, 2025eko urriaren 7an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETA
–10-20 plaza gehitu da, eta honela gelditu da:
- 10-20 plaza. Giza baliabideetako aholkularia; hizkuntza-eskakizuna: B2; araubide juridikoa: funtzionarioa; maila: B; sarbidea: oposizio-lehiaketa; lanpostuko osagarria: 27,57.
–40-03 eta 40-11 plazak aldatu dira, eta honela gelditu dira:
- 40-03 plaza. Zerbitzu anitzetako enplegatua - Kirol-instalazioak; hizkuntza-eskakizuna: B2 ahoz eta B1 idatziz (merezimendua); araubide juridikoa: lan-kontratuduna; maila: D; sarbidea: oposizio-lehiaketa; lanpostuko osagarria: 17,99; arriskuko osagarria: 12,00; mailako osagarria: 8,00; txandakako laneko osagarria: 6,00.
- 40-11 plaza. Zerbitzu anitzetako enplegatua - Kirol-instalazioetako 2. mailako ofiziala; hizkuntza-eskakizuna: B2 ahoz eta B1 idatziz (merezimendua); araubide juridikoa: lan-kontratuduna; maila: D; sarbidea: oposizio-lehiaketa; lanpostuko osagarria: 36,72; arriskuko osagarria: 12,00; mailako osagarria: 8,00.
Iragarkiaren kodea: L2513085