2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
2026ko karga-tasak. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2025eko irailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, 2026ko ekitaldiko karga-tasak hasiera batez onestea erabaki zuen.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, erabakia jendaurrean paratuko da, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-oholean iragarrita. Horretarako, hogeita hamar egun balioduneko epea izanen dute, gutxienez, auzotar eta interesdun legitimoek espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egiteko.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Baztanen, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2513195